Ayuntamiento de
Buscador

Egindako ekarpenen laburpena eta udal gobernuaren konpromisoak. Saioa 2024/09/19

Hiriaren mantentzea / Lorategia

EskaeraKonpromisoaEgoera Oharra
Lapitze kaleko 23 zenbakiaren eta Freyre Jenerala kalearen bukaeraren arteko zuhaitzak zaintzea. Jabegoa aztertzea eta, pribatua bada, dagokion errekerimendua egitea jabeei.  Pendiente
Egin gabe
 
Freyre Jenerala kaleko jaitsiera moldatzea, maldaren angelua ez baita egokia eta jende asko erortzen baita. Zerbitzu teknikoek eskaera aztertzea eta, ahal bada, maldaren angelua hobetzea.  Pendiente
Egin gabe
 
Zabaltzako etxeen inguruan led argiak jartzea. Argi zaharren ordez led argiak jartzeko programa orokorraren barruan sartzea Zabaltzako etxeak.  Pendiente
Egin gabe
 
Elizatxo hiribideko 21 zenbakiaren pareko zuhaitzak inaustea, etxebizitzetan daudenek ukitu egin baititzakete. Zuhaitzak zaintzeko zerbitzuek zuhaitzok aztertzea eta, ahal bada, inausketa lanak egitea. En proceso
Prozesuan
 Zuhaitzak mantentzeko enpresari abisua ematea.
Oñaurreko parkeetan komunak instalatzea. Oñaurren komun berri bat instalatu beharrean, inguruan (Porcelanas eta Arretxe-Ugalde inguruan) badirenez beste batzuk, horietako bat Oñaurrera lekualdatzeko aukera aztertzea.  Pendiente
Egin gabe
 
Euria egiten duenean Lapitze kalean putzurik ez sortzeko bitartekoak jartzea, ez baitago hustubiderik. Saretak aztertzea eta, ahal bada, berauek aldatzea.  Pendiente
Egin gabe
 
Galeriak areago argitzea. Argiztapena aztertzea eta, beharrezkoa bada, jabeei alda dezaten eskatzea, jabegoa pribatua baita. En proceso
Prozesuan
 
Txakurren gorozkiak botatzeko zakarrontzi gehiago jartzea. Beste zakarrontziren bat jartzea.    
Belitz kaleko galtzadako zuloak konpontzea. Zuloak aztertzea eta, beharrezkoa bada, berauek konpontzea. No realizable
Bihurgarri ez dena
 Ez da zulorik edo zulorik detektatzen.
Diana kaleko 9 zenbakiko horma garbitzea eta hezetasunaren kontrako pinturarekin tratatzea, oso narras baitago, eta horma gaineko lurrei errepaso bat ematea Zerbitzu teknikoek eskaera aztertzea eta, jabegoa publikoa bada, garbiketa lan bereziak egitea.  Pendiente
Egin gabe
 
Serapio Mujika kaleko 19 zenbakiaren parean aparkatzea debekatzeko seinaleari zamalanak egitea baimentzeko kartela gehitzea Kartela berriro jartzea. En proceso
Prozesuan
 Brigadari abisatu diot.
Pio XII.a plazako parkingaren sarreraren ondoko baranda berria oinezkoen pasabideraino luzatzea eta luzakinari L forma ematea, autorik ezin sartzeko. Eskaera aztertzea eta, alde teknikotik posible bada, baranda zebra bideraino luzatzea eta luzakinari L forma ematea. No realizable
Bihurgarri ez dena
 
Oñaurren Clara Campoamor kalearen irteeran stop seinalea dagoen aldean autoak espaloian ezin aparkatzeko bitartekoak jartzea. Zerbitzu teknikoek eskaera aztertzea eta, ahal bada, beste piboteren bat jartzea. No realizable
Bihurgarri ez dena
 Debekatutako aparkalekua duen irteera da.


Mugikortasuna

EskaeraKonpromisoaEgoeraOharra
Joló kaleko eskailerak kentzea eta arrapala bat jartzea. Arazoa behin baino gehiagotan aztertu da, baina eskaera ez da bideragarria alde teknikotik, malda handiegia baita arrapala bat eraikitzeko.    
Zabaltzako etxeetara daraman autobus linea bat jartzea. Aurreikusita dago jadanik (L5 linea). En proceso
Prozesuan
 Lizitatzeko zain.
Mercadonara daramaten autobusak gainezka ez betetzeko bitartekoak jartzea eta L2 lineako autobus gehiago iristea Txingudi merkataritza guneraino. Eskaera behin baino gehiagotan aztertu da, baina ez da bideragarria alde teknikotik, ordutegia luzatu beharko bailitzateke.    
Mahai hankabakarrak kontrolatzea, espaloiak inbaditzen baitituzte, pasatzea galarazten baitute eta aparkatzeko lekuak kentzen baitituzte. Dagozkion kontrol lanak egiten jarraitzea, ordenantzan egin baitira dagoeneko aldaketak. En proceso
Prozesuan
 
Elizatxo hiribidearen eta Aduana kalearen artean gasolindegiaren ondoan dauden konkor erako goraguneak kentzea, gehiegizkoak baitira. Goraguneak eskaera bati erantzunez jarri ziren bere garaian, eta beharrezkoak dira zirkulazioa arintzeko.  Pendiente
Egin gabe
 
Irunbusen L5 linea martxan jartzea. Aurreikusita dago jadanik. En proceso
Prozesuan
 Lizitatzeko zain.

Herritarren Segurtasuna eta bizikidetza

EskaeraKonpromisoaEgoeraOharra
Polizia gehiago ibiltzea auzoko kaleetan, Pio XII.a plazan zehazki. Polizia gehiago jartzea inguruan.    
Poliziak hondakin handientzako edukiontzien ingurua kontrolatzea, jendeak ez baititu errespetatzen hondakinak botatzeko egunak. Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Auzoan patinen zirkulazioa kontrolatzea, Serapio Mujika kalean zehazki. Patinen gaineko kontrola handitzea, espaloietatik ibil ez daitezen    
Hego ingurabidean Berio eta Miguel de Ambulodi kaleen arteko biribilguneko jaitsieran abiadura kontrolatzea. Egoera aztertzea eta, beharrezkoa bada, abiadura neurgailu bat jartzea –ondoren beharrezkoa bada, zirkulazioa moteltzeko neurriak hartuko dira–    
Juan Arana galeriak zaintzea, jendea egoten baita lotan gauean eta ohikoa baita goizaldera arte zarata, liskarrak eta musika entzutea. Poliziaren ia eguneroko presentzia areagotzea eta arazoak desagerrarazi edo arintzen saiatzea.    
Serapio Mujika kalearen bukaeran eskuineko aldean autorik ezin gelditzeko bitartekoak jartzea, arazo handiak sortzen baitira, gidaririk ez dagoenean batez ere. Eskaera alde teknikotik aztertzea eta, ahal bada, beste pibote bat jartzea.    
Auzoko lorategietan txakurren arteko liskarrik ez izateko bitartekoak jartzea , baita txakurren gorozkirik ez izateko bitartekoak ere, akainak baitaude Izurrien kontrako tratamendu bat egin berri da, baina, nolanahi ere, dagokion araudia betearaziko zaie txakurren jabeei.    

Txingudi zerbitzuak

EskaeraKonpromisoaEgoeraOharra
Joló kaleko parkearen sarrerako lirdinga garbitzea eta kalea areago garbitzea. Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea, garbiketa gaiekin zerikusia duten besteekin batera.    
Belitz kaleko lirdinga garbitzea Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Juan Arana kaleko eta Zabaltzako etxeen inguruko arratoiak akabatzea, 13 zenbakiaren parean zehazki Inguruko arratoiak akabatzeko kanpaina bat eskatzea    
Aduana zenaren eraikinetik hondakin handiak eramatea Eskaera egitea    
Zabaltzako etxeen inguruko kutxatilak garbitzea Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Zabaltzako etxeen inguruko edukiontzi bat ordezkatzea, likidoa isurtzen baita eta karraskariak erakartzen baititu Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Miguel de Ambulodi kaleko 4 eta 6 zenbakien artean edukiontziak mugitu izanak eragindako arazoa konpontzea, adinekoek eta mugikortasun arazoak dituztenek arazoak baitituzte Eskaera alde teknikotik aztertzea eta, bideragarria bada, edukiontziak zeuden lekura itzultzea    
Belitz kaleko edukiontziak Zapatainzabala kalera mugitu izanak eragindako arazoa konpontzea, adinekoek eta mugikortasun arazoak dituztenek arazoak baitituzte Eskaera alde teknikotik aztertzea eta, bideragarria bada, edukiontziak zeuden lekura itzultzea    
Pio XII.a plazaren ingurua garbitzea, oso zikina baitago Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Pio XII.a plazaren inguruan jantzientzako edukiontzi bat jartzea Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Freyre Jenerala kalean zakarrontziak garbitzeaz harago kalea eskobatzea, baita auzoko beste leku batzuetan ere Eskaera Txingudiko Zerbitzuei helaraztea    
Liburuak birziklatzeko edukiontziak jartzea Badira papera eta kartoia botatzeko edukiontziak.    

Hirigintza

EskaeraKonpromisoaEgoeraOharra
Aduana kalearen atzealdeko uralitazko teilatuak kontrolatzea Esku hartzea eta pabiloiak eraits daitezen agintzea    
Oñaurreko anbulatorio berria lehenbailehen eraikitzea eta farmazia berri bat irekitzea Euskadiko aurrekontu orokorren barruan kontu sail bat sartzeko eskatu da berariaz, anbulatorioa 2025ean eraikitzeko. Farmaziari dagokionez, berriz, ezin da ezer egin, jarduera pribatua baita.    


Auzo Elkarteen eskaerak

EskaeraKonpromisoa
  • Miguel de Ambulodi ingurua berrurbanizatzeko proiektua
  • L2. Multzoa berrurbanizatzeko proiektua
  • Junkal inguruko etxeetako parke ekologikoaren proiektua
  • Txenpereneko proiektua
  • Alei inguruko proiektua
  • Lapitze kalearen inguruko proiektua
  • Familia bakarrarentzako etxebizitza baten okupazioa elizatxo hiribidearen ondoan 
  • Adinekoentzako zentro bat auzoan
  • Haur eta gazteentzako lokal sozial bat oñaurren
  • Bizikidetza arazoak pio xii.a plazaren inguruan
  • Zuhaixka eta sasien garbiketa lapitze kaleko 23 zenbakiaren parean
  • Jostun kaleko biribilgunearen ondoko orubea eraisketa lanak egin ondoren
  • Jolasteko elementuen ugaritzea  oñaurreko parkean / parkearen ondoko berdegunearen zaintza eta komun publiko baten instalazioa
  • Serapio mujika kalearen goialdearen berrurbanizazioa
  • Estalpe bat pio xii.a plazaren inguruan eta haurrentzako parkearen hobekuntza
  • l2 lineako autobusaren oñaurreko (belaskoeneko) geralekuaren hobekuntza
  • Terrazen instalazioa eta mantentzea
  • l5 linearen sorrera
  • Auzoan tao sistema martxan jartzeko baldintzak
  • Arratoien ugaltzea leku zikin batzuetan
Proposamen guztiak aztertzea.
Kale Izendegia Guardiako farmazia
X